miércoles, 25 de marzo de 2009

BIZTANLERIAREN BILAKAERA

Biztanleria gutxi hazi zen XIX.mendera arte

Jaiotza kopurua handia bazen ere,heriotza kopurua ere handia zen.
Heriotza-tasa,gainera handitu egiten zen gerra-,gose- eta epidemia-garaietan.

Demografia-eztanda

XIX.mendetik aurrera,ordea,arin hazi zen biztanleria,heriotza-tasak
behera egin baitzuen.Nekazaritza-teknikak hobetzean,elikagai gehiago
lor zitekeen,eta zenbait herialdek,horri esker,goseteak izateari utzi
zioten.Bestalde,medikuntzako aurrerapenei eta higiene hobeari
esker,murriztu egin ziren gaixotasun batzuk.
Demografia-hazkundea bizkortu egin zen XX.mendean.

Gaur egungo egoera eta aurreikuspenak

Gaur egun,6.500 milioi biztanle baino gehiago bizi gara munduan.
XXI.mendean,hazten jarraituko du biztanleriak,baina lehen baino motelago,
jaiotza-tasa jaisten ari baita.Kalkulu batzuen arabera,2050.urtean 9.000 biztale
egongo dira munduan.
Hazkunderik handiena herrialde azpigaratuetan gertatuko da.
XXI.mendean, zahartu egingo da munduko biztanleria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario